zure onena azpimarratuz

Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKA - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Iragarri SLren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Iragarri SLk Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Iragarri SLk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Iragarri SLk, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.


2. Datu pertsonalak biltzea

Iragarri SLk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, aurrekontuak eskatzeko), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Iragarri SLk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.


3. Jakinarazpenak hirugarrenei

Erabiltzaileak baimen zehatza ematen dio Iragarri SLri bere datuen tratamendua eta erabilera Euskarazko Komunikazio Taldea SA osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei eta Berria Hedabideak Fundazioari uzteko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.


4. Interesdunen eskubideak

Iragarri SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 30 43 45 edo, bestela, datuenbabesa@berriataldea.net helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.


5. Segurtasun-neurriak

Iragarri SLk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Iragarri SLren erantzukizunpekoak.


6. Indarraldia

Iragarri SLk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Iragarri SLk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Iragarri SLk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.